{"id":13299,"date":"2022-12-28T10:23:35","date_gmt":"2022-12-28T09:23:35","guid":{"rendered":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/?p=13299"},"modified":"2022-12-28T10:23:35","modified_gmt":"2022-12-28T09:23:35","slug":"klimametraje-ekitaldiak-klima-aldaketari-buruzko-gazteen-film-laburren-lehiaketaren-lehen-edizioak-bere-sariak-banatuko-ditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/eu\/klimametraje-ekitaldiak-klima-aldaketari-buruzko-gazteen-film-laburren-lehiaketaren-lehen-edizioak-bere-sariak-banatuko-ditu\/","title":{"rendered":"\u2018KLIMAMETRAJE\u2019 ekitaldiak, klima-aldaketari buruzko gazteen film laburren lehiaketaren lehen edizioak, bere sariak banatuko ditu"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>Saritutakoek (Juliana Ribeiro eta Ram\u00f3n Puerto, sari nagusiekin, eta Jos\u00e9 Carlos P\u00e9rez eta Izaro Zelaia, bi aintzatespen berezirekin) honako hau jasoko dute, hurrenez hurren: bizikleta elektriko bat eta landa-turismoko asteburu bat Euskadiko etiketa ekologikoa duen ostatu batean<\/strong><\/li>\n<li><strong>Ihobe sozietate publikoak antolatutako lehiaketak euskal gazteak mobilizatu ditu klima-erronkei aurre egiteko eta klima-aldaketaren ondorioei erantzuteko duten ekintza-gaitasuna balioesteko<\/strong><\/li>\n<li><strong>Epaimahaiak zenbait alderdi baloratu ditu, hala nola narratutako istorioen originaltasuna, sormena produkzioan, berrikuntza kontzeptuala produkzioetan edo narrazioen tratamendua<\/strong><\/li>\n<li><strong>Lehiaketa ASTEKLIMA 2022 ekitaldiaren barruan ospatu da, Gazteriaren Europako Urtearekin bat etorriz<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>ASTEKLIMA Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen barruan sartuta, eta Gazteriaren Europako Urtearekin bat etorriz, Ihobe sozietate publikoak antolatutako \u2018KLIMAMETRAJE\u2019 ekitaldia, klima-aldaketari buruzko gazteen film laburren lehiaketaren lehen edizioa, ospatu da, eta euskal gazteek Euskadin klima-aldaketak dituen eraginei buruz duten ikuspegia ezagutarazi du, herritarrak kontzientziatuz, sentsibilizatuz eta mobilizatuz. Sariak 2023ko urtarrilaren 11n banatuko dira.<\/p>\n<p>Juliana Ribeirok, Brasilgo jatorria duen 28 urteko arkitektoa eta diseinatzaile grafikoak, irabazi du \u2018Klima-aldaketak Euskadin duen eragina\u2019 kategoriako saria, \u2018Ametsa\u2019 bideoagatik, klima-aldaketaren ondorioei buruzko hausnarketa egiten duena. Era berean, Jos\u00e9 Carlos P\u00e9rez gazte bilbotarrak \u2018Futuro sostenible\u2019 bideoaren bidez kontzientziatzeko gaitasunaren aitorpena jasoko du.<\/p>\n<p>\u2018Ekintza klimatikoa bultzatzea\u2019 kategorian, bestalde, 22 urteko diseinu grafikoko ikaslea den Ram\u00f3n Puerto gipuzkoarrari eman zaio sari nagusia, bere \u2018Frigo\u2019 film laburragatik. Kategoria berean, herritarrak mobilizatzeko gaitasuna 24 urteko biologo eta ingurumen-hezitzailea den Izaro Zelaiari aitortu zaio, bere \u2018KLIMAMETRAJE B\u2019 izeneko lan itxaropentsuagatik, non klima-aldaketa geldiarazteko irtenbideak aurkezten dituen.<\/p>\n<p>Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak, Miren Saratxaga Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak eta Imanol Goenaga Eusko Jaurlaritzako ingurumen-arloko aholkulariak osatzen dute epaimahaia, eta, besteak beste, kontakizunen originaltasuna, sorkuntza produkzioan, produkzioetako berrikuntza kontzeptuala eta narrazioen tratamendua baloratu ditu.<\/p>\n<p>Bi kategorietako irabazleentzako saria bizikleta elektriko bat izango da. Halaber, bi aintzatespen eman dira \u2013bat kontzientziatzeko gaitasunari, eta bestea, herritarrak mobilizatzeko gaitasunari\u2014 eta landa-turismoko asteburu bat eman da sari gisa Europako etiketa ekologikoarekin egiaztatutako Euskal Autonomia Erkidegoko ostatu batean.<\/p>\n<p><strong>Gazteak eta klima-aldaketa<\/strong><\/p>\n<p>Klima-aldaketa XXI. mendeko ingurumen-erronka nagusietako bat da. Azken 150 urteetan, munduko tenperatura 0,8 \u00baC inguru igo da, eta igotzen jarraitzea aurreikusten da. Gaur egun Lurrean bizi diren gazteek jasango dituzte berotze globalaren ingurumen-inpaktuen ondorioak.<\/p>\n<p>Hori dela eta, klima-aldaketari buruzko \u2018KLIMAMETRAJE\u2019 film laburren I. Gazte Lehiaketa jarri zuen martxan Ihobek, klima-erronkei aurre egiteko euskal gazteak mobilizatzeko eta Euskadin klima-aldaketak dituen ondorioei erantzuteko duten gaitasuna balioesteko. Lehiaketara aurkezten diren bideoek 18-30 segundo iraun behar dute, eta bi kategoriatan egin daitezke: lehenengoa klima-aldaketak Euskadin duen eragina erakusten duten bideoetarako da, eta bigarrena, berriz, ekintza klimatikoa bultzatzen duten irtenbide, ekimen edo tresnak proposatzen dituztenentzat.<\/p>\n<p>Eusko Jaurlaritzak \u201cEuskadiko gazteen konpromisoak Euskadi jasangarriagoa lortzeko\u201d dokumentua aurkeztu zuen 2022ko maiatzean. Bertan, gazteek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren bidez hartzen duten jarrera zehazten da. Eragile eraldatzaile gisa duten ahalmenaz, bere sormenaz eta egokitzeko eta aldaketara iragazkor izateko gaitasunaz gain, gazteek administrazio publikoei eskatu zien beren komunikazio-, sentsibilizazio- eta hezkuntza-lana bultza dezatela, herritar guztiak eta, bereziki, gazteak modu globalean kontzientziatzeko.<\/p>\n<p>Gazteekin egindako lan-prozesu horren ondoren, Ihobek erronka onartu zuen, eta lanari ekin zion \u2018KLIMAMETRAJE\u2019 lehiaketaren lehen edizioa antolatzeko. Lehiaketa hori, gainera, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen (ASTEKLIMA 2022) esparruan egin da, eta bat dator Gazteriaren Europako Urtearekin, zeinak gazteen rolean jartzen duen arreta etorkizun ekologiko eta digitalagoa eraikitzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Saritutakoek (Juliana Ribeiro eta Ram\u00f3n Puerto, sari nagusiekin, eta Jos\u00e9 Carlos P\u00e9rez eta Izaro Zelaia, bi aintzatespen berezirekin) honako hau jasoko dute, hurrenez hurren: bizikleta elektriko bat eta landa-turismoko asteburu bat Euskadiko etiketa ekologikoa duen ostatu batean Ihobe sozietate publikoak antolatutako lehiaketak euskal gazteak mobilizatu ditu klima-erronkei aurre egiteko eta klima-aldaketaren ondorioei erantzuteko duten ekintza-gaitasuna [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":13297,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-13299","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-uncategorized-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13299"}],"collection":[{"href":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13299"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13299\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/13297"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13299"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13299"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/asteklima.bostnan.dev\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13299"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}